• 29
    IRAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Pontzio memoriala, bihar goizean
    Biharko probako profila

    Urtero bezala, aurten ere, herriko "sasi" txirrindulariak Larraitzko maldetan gora ikusteko aukera izango da.

    Bihar goizeko 11:00tarako dago irteera ordua jarrita. Eguraldia lagun izango ez den arren, herritar mordoska espero da plazan, bere bizikleta hartuta. Herri inguruan buelta pare bat eman ondoren Larraitzko gainera joko dute, bertan zain izango den jendetzaren txaloak jaso asmotan.

    Herritarren arteko lehia sanoa eta txirrindularitza bera bultzatzen duen proba honetan partehartzea zabalik izango da, agertu nahi duen ororentzat.