• 11
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibiako dantzarien bidetik, oinez joango dira Kemen taldekoak
    2007an,dantzariak Iru?era bidean.

    XIX. mendean Zaldibiako dantzariek ohitura zuten Iruñeko San Fermin festetara dantza egitera joatekoa.

    Mendiz mendi, eta oinez, egin ohi zuten bidea, Zaldibiatik Nafarroako hiriburura.

    BIDEOA: 2007ko urriak 12 - 14 ean egindako mendi martxa.

    Orain berrehun urteko Dantzarien bideari segika, Irungo Kemen taldeak ekimen horixe errepikatuko du asteburuan, taldea sortu zuteneko 40. urteurreneko ospakizunen hasiera modura.

    Bihar, ostirala, abiatuko dira irundarrak Zaldibiatik, oinez. Iruñera igandean iristeko asmoa dute. Orain bost urte ere ibilbide bera egin zuten.