• 20
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gaztezukgua ereiten hastera doa
    gaztezukgua

    Herriz herri abiatu dugun gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortu asmo dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena. Urriaren 20an emango zaio hasiera Zaldibian.

    Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko dugun beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.

    Gazte antolakunde baten beharra dagoela argi dugu, orain zer nolako antolakundea nahi dugun, zehaztu behar dugu. Hortik izena beraren izana ere. Norbanakotik (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen dugu). Guztion ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina. Baina, ez hori bakarrik, izan ere, kolektibo garen heinean, gazte modura kezka, arazo eta bizi ikuspegi propio bat dugulako, prozesua berak geuretzat ere aberasgarria izango da (gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu, partekatu, harremandu…ko garelako).

    EGUNA: URRIAK 20 LARUNBATA

    ORDUA: 10:00etan

    LEKUA: HERRI ANTZOKIA

    LOTURA: gaztezukgua.info