• 22
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeak
    Goierriko emaitzak. Hitza

    Zaldibian, Goierrin eta Gipuzkoan EH Bildu izan bada ere zerrendarik bozkatuena, Araba eta Bizkaian EAJk izan dituen bozkak zenbatuta, Iñigo Urkulluren zerredan izan da orokorrean bozkatuena.

    Hemen dituzue Zaldibiako eta Goierriko datu zehatzak.

    Goierriko botoen %100 kontatuta, EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena, EAJrekiko 326 botoko aldearekin. Goierriko herri gehienetan irabazi du EH Bilduk, Ordizian eta Lazkaon barne. EAJk 12.641 boto eskuratu ditu, eta Urretxun, Legazpin, Beasainen eta Idiazabalen alderdirik bozkatuena izan da. PSE-EEk 5.722 boto lortu ditu eta Zumarragan alderdirik bozkatuena izan da. Gainontzeko herrietan, Ordizian eta Lazkaon barne, EH Bilduk irabazi du. PPk 1.572 boto lortu ditu eta UPyDk 224.

    GOIERRITARRAK EUSKO LEGEBILTZARREAN
    Bost goierritar ariko dira Eusko Legebiltzarrean datorren legealdian: EAJko Ane Urkiola legazpiarra, Garbiñe Mendizabal zaldibiarra eta Luke Uribe-Etxeberria beasaindarra, eta EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia eta Juan Joxe Agirrezabala legazpiarrak.

    ZALDIBIAKO EMAITZAK: Jarraitu lotura

    BEDERATZINA ESERLEKU EH BILDU ETA EAJrentzat GIPUZKOAN
    Gipuzkoa mailan EH Bildu izan da alderdi bozkatuena, 114.333 botorekin. 9 eserleku lortu ditu. EAJk beste hainbeste jarleku izango ditu Eusko Legebiltzarrean. 113.788 boto lortu ditu alderdi honek. PSE-EEk 68.371 boto eskuratu ditu eta bost eserleku izango ditu Gipuzkoari dagokionez. PPk bi eserleku lortu ditu 30.076 botorekin eta UPyDk 5.249 boto eskuratu arren, Gipuzkoan ez du eserlekurik lortu.

    ARABA, BIZKAIA eta GIPUZKOAko LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEtako EMAITZA OROKORRAK
    Eusko Alderdi Jeltzaleak 27 legebiltzarkide izango ditu botoen %34,64 baino gehiago jasota (383.565 boto), EH Bilduk 21 (%25,00; 276.989 boto), PSE-EEk 16 (%19,13; 211.939 boto), PPk 10 (%11,73; 129.907 boto) eta UPDk 1 (%1,94; 21.492 boto). EAJk Araban eta Bizkaian irabazi du, eta Gipuzkoan EH Bildu gailendu da.