• 27
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ardiki eguna izango da igandean

    Larunbatean euskal artzain zakurrak ardiekin lanean ikusteko aukera izango dugu Mugertzako zelaian.

    Igandean Ardiki eguna ospatuko da urtero bezala.

    URRIAK 27, LARUNBATA

    Arratsaldeko 16:00etan. Euskal artzai zakurren erakustaldia.
    Artzaiak agindutako bidea egin eta artaldea beregatu, hesian pasatu, ardiak artegira sartu eta ateratzea izango dira egingo dituzten lanetako batzuk, Muertza baserriko zelaiean.
    .
    URRIAK 28, IGANDEA

    Zaldibiako XVIII. Mondejuaren   Lehiaketa eta XV. Aralarko Gaztaren Lehiaketa

    10:30ean:  DIANA. Herriko txistulari,  Juan Mari Beltran, Astiazaran aita alabekin taldean eta  Hernaniko musika eskolako  albokalari, dultzainero eta  txistulariak  alaituta.

    ARTISAUTZA ERAKUSKETA. Ardi gazta, mondejuak egiten, artillea lantzen,   zestoak egiten.  .

    GANADU ERAKUSKETA. Latxa arazako ardi loteak, ahutz azpigorriak, pottokak.. 

    SALMENTA AZOKA

    12:00etan: ZALDIBIKO XVIII. MONDEJU   ETA XV. ARALARKO GAZTAREN LEHIAKETAK. Iñaki Apalategi eta Mantis bertso kantari direla Zaldibiako mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan..
    Antzokiko bazkarirako txartelak salgai izango dira 25 eurotan.

    13:30ean: SARI BANAKETA.

    14:30ean:BAZKARIA. Herriko jatetxeetan mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piparrekin, gazta, ardoa, kafea, kopa eta purua. Bazkariko txartelak herriko jatetxeetan daude salgai.

    19:30ean: LAGUNARTEKO KALEJIRA, 2012ko Ardiki Egunari amaiera emateko.

    21:30ean ARDIKI EGUNAREN AMAIERA