• 29
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Artzain txakur erakustaldia egin dute
    Goierrikohitza

    Ardiki Egunaren testuinguruan antolatu dute erakustaldia, eta bertan seina txakurrek eta artzainek hartu dute parte.

    Euriteak atsedenik eman ez badu ere, Zaldibian artzain txakur erakustaldia egin dute. Behar baino orduerdi pasa beranduago hasi da, ikuslegoa aterkipean zain zegoela.

    Haurrekin zihoazen familiak izan dira ikusleen artean gehienak. Biharko Ardiki Egunaren testuinguruan antolatu dute erakustaldia, eta bertan seina txakurrek eta artzainek hartu dute parte.

    Ardiki kultur elkarteko kide Migel Mari Irastorzak azaldu duenez, “Zaldibia betidanik, eta gerora ere hala beharko du, Aralarren magalean dago, eta artzantza ere berarekin darama. Ardiki Egun hau, barrenean,artzantza munduak dituen tresnak erabiltzeko moduetan oinarritzen da.

    Horrela, euskal artzai zakurrak ardiekin lana egiteko bere gaiak eta bere trebeziak badituela eta, erakustaldia egiteko aukera suertatu zitzaigun, eta baliatu egin genuen”. Irastortzak euskal arrazako artzai txakurra babestu du. Geroz eta gehiago erabiltzen den Border Colliea ere aipatu du, baina esan duenez, “lehengo ohiturak, mondejua, gazta, mendiko ohiturak edota artzai zakurra ez dira galtzen utzi behar”.

    Goierrikohitza