• 17
    AZA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    18.000 sinaduratik gora, A3an euskararen doodle-a eskatuz
    Googleri proposaturiko doodlea

    Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 3an Google bilatzaileko ikurra euskarari lotzeko eskaria forma hartzen ari da sarean. Atxikimenduak biltzen ari dira azken asteetan. Atxikimendu guztiekin Google-ra ohar bat igorriko dute, eskaera eginez.

    Eusko Ikaskuntzaren oharra:

    Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan erreferente bat den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-ri. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-k benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

    Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.

    Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.

    Goierrikohitza