• 24
    AZA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Goi Tentsioko linea bat bere etxetik 200 metrora joatea ez litzaiokeela gustatuko onartu du REE-ko teknikari batek. Dicastillo eta Ezkio Itsaso lotuko dituen goi tentsioko azpiegituran lanean jarraitzen du Red Electrica Españolak. Zeraingo Barbari auzoan izan dira elkarte honetako teknikariak. Baserrtar batek ikusi zituen, eta teknikari batekin hitz egiteko aukera izan zuen.

    Bideoan ikus daitekeenez, teknikariak, dorreak non jarriko dituzten esateaz gain, bere etxetik hain gertu igarotzea ez litzaiokeela gustatuko aitortu zion zeraindarrari. Lurra Sareak bideo bat igo du sarera, baserritarraren adierazpenekin.

    Goierriko Goi tentsioko linearen aurkako plataformaren kideen esanetan, azpiegitura hauek “herriguneetatik 500 metrora joan behar dira gutxienez”. Dicastillo eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen linearen kasuan, “43 herritan ez da betetzen arau hori”. Goierrin, “Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Gabiriaren kasuan “herrigunetik oso hurbil pasako da linea”.

    LOTURA: Zaldibiako Udalak tentsio altuko linearen aurkako mozioa onartu zuen.

    Goierrikohitza

Gaiak

banner ekarpena
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak