• 10
    ABE
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Lapurreta uholdea azken egunetan
    Harategiko atearen irudia

    Azaro amaieran goiko eta beheko elkarteetan sartu ziren lapurrak. Asteburu honetan herriko harategi batean eta berriro beheko elkartean.

    Azaroaren amaiera aldean Gaztelu elkartean eta Zubi Buru elkartean lapurrak sartu ziren. Bi elkarteetako telebistak lapurtu zituzten. Lapurreten ondorioz, aspalditxotik jada ez da dirurik gordetzen elkarteetan baina halere lapurreten jomuga izaten jarraitzen dute.

    Asteburu honetan, ostiral gauean Inaxio harategian sartu dira lapurrak. Atea behartu ondoren,  urdai aazpiko eta gazta onenak eraman dituzte, eguneroko kanbioak ere eraman dituzte nahiz eta diru kopuru handirik ez izan .

    Larunbat gauean berriro, Zubi Buru elkartera sartu dira lapurreta asmoz. Bazter guztiak nahastu arren esku hutsik joan direna. Azken lapurretaren ondorioz oraindik telebista ere jarri gabe baidago.

Gaiak

banner ekarpena
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak