• 28
    ABE
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Uda ondorenetik martxan da herri bide berri hau, nahiz eta herritar askok bere berri ez jakin.

    Paseorako herri bide berria martxan
    Herri bideko zati politenetako bat

    Gaztainadi etxeen ondotik hasten da bidaia, herritik irteten, errepidearen eskubitara sortzen diren eskilaretan gora. Bideak Larraitzera doan errepidearekin paraleloan Bentaberri ingururaino eramango gaitu, txindokipeko bista paregabeetan barna. Bentaberrin, errepidea gurutzatu eta Azpikoetxetik pasaz Otxaitzaraino jarraitu dezakegu, oraingoz bukatuta dagoen zatia bertaraino iristen baita.

    Bidean langa batzuk ere aurkituko ditugu, irudietan ageri den moduan, baina benetan gomendagarria da hala ere, herri inguruan bueltatxo bat eman nahi duen ororentzat. Oraindik ibilbide osoa amaitu gabe badago ere, Zaldibiako Udalak Goimenen laguntzarekin abian duen proiektua da hau.