• 14
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Nikolas , Angel Mari eta Hodei oroitu dituzte azken egunotan
    Zaldibiako plazako irudia

    Pasa den egunotan, oroitu dituzte bidean geratu diren zaldibitarrak. Euskal Herriarekiko izandako konpromisoa eta egindako ekarpena azpimarratu dituzte ekitaldietan.

    Urtero bezala herritar ugari bildu ziren martxoaren 8an eta 14ean egindako ekitaldietara.

    Bertan 1977ko martxoaren 8an Itsason gertaturikoak izan zituzten gogoan, bertan hil bait zituzten Nikolas Mendizabal eta Sebastian Goikoetxea.

    1986ko martxoaren 14ean Donostiako Kontxa ondoan hil zen Angel Mari Galarraga poliziarekin izandako tiroketa baten ondorioz. Hodei Galarraga ere gogoan izan zuten 2002ko irailaren 23an Basurtun Egoitz Gurrutxagarekin batera bizia galdu zuen zaldibitar gaztea.

     

     

    • Zaldibiako plazan hartutako irudia
    • Zaldibiako plazan hartutako irudia