• 14
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gaur lehen eguna, arratsaldeko 17:30etan hasi da banaketa eta 150 etxe ezberdinetako herritarrek jaso dituzte edukiontziak nahiz giltza elektronikoak. Ostiralean egun osoz izango da zabalik antzokia eta larunbatean goizez.

    Herritar ugari igaro dira atez aterako bitarteko bila lehen egunean
    Hasieran kosta bada ere, martxa hartuta xamur joan da banaketa

    Zaldibiako herri guneko 110 etxebizitzatako bizilagunek jaso dituzte edokiontziak eta landa guneko 50 bizilagun inguru igaro dira giltza elektronikoaren bila.

    Zaldibiako Udaletik jakinarazi dutenez, ostiral eta larunbatean ere zabalik izango da antzokia:

    MARTXOAK 15 OSTIRALA
    Goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30etara

    MARTXOAK 16 LARUNBATA
    Goizez 10:00etatik 14:00etara

    LOTURAK:

    FLICKReko galeria