• 15
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ziztu bizian igaro zen Korrika Zaldibiatik. Zaldibian jende ugari gehitu zitzaion Ordiziatik zetorren korrikalari uholdeari eta Lazkaomendiko aldapak auspoak ederki berotu zizkien Euskakaren bultzatzaileei.

    Euskararen alde, gelditzeko asmorik gabe igaro zen Korrika
    Ehunka lagunek egin zuten Korrika Euskararen alde

    Egun osoko egitarauaz lagundurik kalean giro berezia sumatzen zen Korrikaren pasaera medio. Korrika txikia, pintxo potea... 21:00ak aldera iritsi zen Korrika Zaldibiara.

    Hona hemen egindako ibilbidea eta lekukoa nork eraman zuen:

    • Txatarreritik Zelaara. Zaldibiako Gaztetxeko kideek eraman zuten lekukoa.

    • Zelaatik Bionara. Zaldibiako Guraso Elkarteak eraman zuen


    • 21:16: Bionatik Zubi-ondora Zaldibiako Udalaren izenean herrian euskara ikasten ari diren ikasleek eraman zuten lekukoa.

    • 21:19: Zubi-ondotik Arresera Beti Gazte elkartea, Iztueta  Dantza taldea eta Pilota taldearen artean eraman zuten.


    • 21:23: Arresetik Mirandako aldapa erdira Zubi Buru elkarteko kideek eraman zuten.

    • 21:28:  Mirandako aldapa erditik Miranda baserria baino aurreraxeago.Gaztelu elkarteko juntakideek eraman zuten.


    • 21:31: Miranda baserria baino aurreraxeagotik Itxurrenera. Mendi taldea, Areto Futbol  taldea, Almitza Sega taldea eta herri kiroletako taldearen ardura izan zen lekukoa eramatea.