• 17
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Iruritako Iñaki Aleman izan zen garaile, larunbat gauen Joxepanen jokaturiko Osinberde sariketan. Entzuleen saria ere beretzat izan zen, gaua borobilduz. Markinako Nerea Ibarzabalekin batera Gabiriako finalerako txartela lortu zuelarik.

    Joxepaneko jangela lepo bete zen larunbat gaueko afarirako, Gabiriako Osinalde sariketako sailkapen saioak ikusmina sortu zuen herrian eta  afari gozoaz gozatu ondoren, bertsolariekin gozatzeko garaia iritsi zen.

    Josu Sanjurko, Joanes Etxaide, Txaber Ormazabal, Iñaki Aleman, Nerea Ibarzabal eta Maindi Murua ziren, Gabiriako Osinalde sarirako txartelak lortzeko kantatuko zutenak. Saio gozo joan zen eta umore aldetik aberats. Ariketa puntuagarriak burututa, Iruritako Iñaki Aleman izan zen lehen sailkatua Osinberdeko garaipena eta Gabiriarako txartel preziatua eskuratuz. Atzetik Nerea Ibarzabal markinarrak jarraitu zion, honek ere finalerako txartela lortuz.

    Bertaratutakoek giro ederraz eta maila oneko bertsoez gozatu zuten eta bertsolariak eurak ere gustora amaitu zuten, batez ere aurrez aipaturiko biek,  Nereak espero ez zuen txartela totapu zuelako Zaldibian eta Iñakik garaipena lortzeaz gain entzuleen sari berezia ere eskuratu zuelako.

    Bi sailkatu hauen bakarkako saioak dituzue ondorengo bideoan eta baita Maindi Murua eta hirurek koplatan eginiko saio umoretsua ere.

Gaiak

M8 antolatu eta borrokara
banner ekarpena
2020 Martxoak 8 Zaldibian
Goiberri

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak