• 04
    OTS
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Oidui errautxetatik altxako degu!

    Jendez bete da Zaldibiako plaza, txosten ofizialaren zain, zantzuak daude Oiduiko txabolari nahita su eman diotela uste izateko. Bihar goizean hasiko da auzolana arratsaldeko 18etarako batzarra deitu dute berriro.

    20:30etan berrehun herritar baino gehiago bildu dira Zaldibiako plazan. Eguraldi txarra eta euriak ez du herritarren egonezina eta samiña apaldu.

    Gailurrerantz Mendi Elkarteko ordezkariek, gaur goizean Oiduiko txabola nola aurkitu duten azaldu dute jendaurrean. Txosten ofiziala bihar arratsaldean jasoko badute ere, lehen ikuskapenak egin dituzten teknikarien hitzetan oinarrituz, sua nahita piztutakoa izan denaren zantzu garbiak daudela azaldu dute. Sutea literen gunean hasi eta txabolaren kanpo aldera zabaldu dela azpimarratu dute. 

    Zaldibiako Udalak gertaera honek sortutako tristura eta egonezina agertu du. Enirio-Aralar Mankomunitatean presazko bilera eskatu du astelehenerako, bertan gaia aztertu dadin. Gainera Oiduiko txabolak zadibitarrentzat duen garrantzia ikusirik, Udalak bere laguntza eskaini die Gailurrerantz elkartekoei.

    Batzarrari amaiera emateko, Gailurrerantz elkartekoek bi deialdi luzatu dituzte. Lehena auzolanerako, goizeko 8:30etan herriko plazan Oiduiko txabolaren egitura estaltzera joateko eta bigarrena arratsaldeko 18:00etan berriro Zaldibiako Plazan biltzeko.

    Oidui errautxetatik altxako degu! aldarrikatuaz amaitu da batzarra bertaratutakoen txalo artean.

    LOTURAK:

    - ARGAZKI GALERIA

    Oiduiko txabola erreta

    Erlazionaturiko albisteak:

    - Goierriko Hitza: BIHAR GOIZERAKO OIDUEGIN AUZOLANA EGITEKO DEIA EGIN DU ZALDIBIAKO GAILURRERANTZ MENDI ELKARTEAK

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.