• 07
    API
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Larunbat goizean iritsiko da KORRIKA Zaldibiara goizeko 6:27tan  Larraitz aldetik Ordiziaruntz. Motorrak berotzen hasteko Ostiralean KORRIKA TXIKIA ospatuko dute zaldibitar txikienek. Hona informazio osoa.

    Badator KORRIKA Zaldibira ere!

    APIRILAK 7 OSTIRALA - KORRIKA TXIKIA

    9:00etatik 10:15etara Geletan

    10:15etan Abestiaren koreografia Resti pilotalekuan

    11:00etan KORRIKA TXIKIA eskolatik atera eta herrian zehar.

    17:00etan Guraso elkarteak antolatuta, mural margoketa plazan eta merienda.

    19:30tatik 20:30etara PINTXO-POTEA herriko taberna guztietan, herriko trikitilari gazteek girotuta.

    APIRILAK 8 LARUNBATA - BATZUK KORRIKA

    6:27an Larraitz aldeko Gaintzako bidegurutzetik sartuko da KORRIKA Zaldibiara.

    1KMa: Gaintzako ordezkariek emanda ZALDIBIAKO GAZTE ASANBLADA eta ERNAI gazte taldeek eramango dute lekukoa Sarobe eta Urtsubi artean, 30km/h-ko seinale parean.

    2KMa: Urtsu Txiki baserrirako bidegurutzean ZALDIBIAKO UDALAk hartuko du.

    3KMa: Elosegienean GAZTELU ELKARTEAk hartuko du lekukoa.

    4KMa: Iturri-Ondo etxe parean (iturrian, 50km/h seinale parean) GURASO ELKARTEAk hartuko du lekukoa.

    5KMa: Biloretik HERRIKO TALDEEk hartuko dute lekukoa.Beti Gazte, Etxekonekok, Mendi elkartea, pilota elkartea, areto futbola, dantza taldea eta Almintzak.

    6KMa: Arotxaneko bihurgunea pasata (60 km/h-ko seinale parean) ZUBI BURU ELKARTEAk hartuko du lekukoa Orkliraino, Ordiziarrei txanda emanaz.

    KORRIKA ondorenean TXOKOLATE JANA eskainiko dute GAZTELU eta ZUBI BURU elkarteek.  Elkarteak zabalduko dituzte gerturatzen diren guztiei txokolate beroa eskaintzeko.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak