• 19
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Irakaskuntza publikoko lan baldintzak hobetzeko eta hezkuntza sistema duina eskatzeko, elkarretaratzea egin zute, atzo arratsaldean, Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasle, guraso eta irakasleek. Argazkia eskolako atarian atera, eta  sinadura bilketa abiatu dute.

    Lardizabal eskolatik kalera hezkuntza duina eskatzeko
    Larunbatean (Donostian, 12:00etan) egingo den manifestazioarekin bat egin dute.

    Bestetik, Donostian larunbatean (Alderdi-Ederren, 12:00etan) egingo den manifestazioarekin bat egin dute zaldibiarrek. Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki leloarekin egingo dute irakaskuntza publiko duinaren aldeko aldarrikapena.

    SINADURA BILKETA ABIAN dela jakinarazi dugute.

    Gure seme-alaben kalitatezko hezkuntza eskatzearren, sinadura bilketa egiten ari gara Hezkuntzara bidaltzeko. Sinadura orriak eskolako sarreran dituzue. Maiatzak 19 ostirala, arratsaldez sinadurak bilduko ditugu herriko plazan.