• 23
    ABU
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Austriarrak nagusi izan dira txapelketan. Altzok 19. postua lortu du gizonezkoetan, eta Maide Garmendiak 27. postua emakumezkoetan.

    3.postua lortu dute Euskaldunek Europako Segalari txapelketan

    Asteburuan Europako Segalari Txapelketan izan dira dira Almitza sega elkarteko 18 kide, Suitzan. Euskal Herria ordezkatu dute Almitzakoek, eta taldekako sailkapenean hirugarren postua lortu dute gizonezkoek zein emakumezkoek, Austriaren eta Suitzaren atzetik.

    Bi goierritar lehiatu dira Europako txapelketan, biak zaldibiarrak: Migel Mari Jauregi Altzo eta Maide Garmendia. Altzok 19. postua lortu du txapelketan, 100 metro koadroko saila 3:25:99 denboran ebakita. Irabazleak, Selinger Bernhard austriarrak, 2:41:43 denboran ebakizu zuen.

    Bestalde, Maide Garmendiak 27. postua lortu du emakumeetan. 2:40:12 denboran ebaki zuen 35 metro koadroko saila. Emakumezkoetan ere austriarra izan da irabazlea, Elisabeth Schlicher, lana 1:05:50 denboran amaituta.

    Jexuxmari Goenaga, bigarren

    Gustura egoteko moduko emaitzak lortu dituzte Almitzakoek. Izan ere, gizonezkoetan bigarren postua Jexuxmari Goenaga euskaldunak lortu du. Irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan zituen bere lana amaitzeko.

    Bihar itzuliko dira segalariak, lagunak eta senitartekoak, autobusez, Zaldibiara.

    GoierrikoHitzatik jasoa