• 20
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Udazkeneko I. Zapi Janztea

    Udazkeneko I. Zapi Janztea bertso-afari berezi bati izena ematera dator. Afalondoan, entzuleak gehien gustatzen zaion bertsoilaria aukeratu beharko du.  Urriaren 20an Zubi Buru elkartean. Txartelak tabernetan salgai 25€.

    Udazkeneko I. Zapi Janztea bertso-afari berezi bati izena ematera dator. Berezia diogu, afalondoan, bertsolariek beraien saioa bukatutakoan, entzuleak gehien gustatzen zaion bertsoilaria aukeratu beharko duelako. 

    Lehia kutsurik ez diogu eman nahi saio berezi honio, baina esannahi berezia: Saioairabazten duen bertsolariari zapia jantziko zaio (eta ez txapela). Emakumeak txapelketan gizonezkoen txapela janztera ohitu dira. Ez, ordea, gizonezkoak emakumeen jantzietara. Iñauterietan eta barregari azaltzeko ez bada. Bertso-afari honetan emakumearen ikurra den zapia goratu nahi dugu. Ohorea izango da bertsolarientzak zapi hori janztea, izan, gizon zein emakume. Eta historiako I.Zapi Janztearen lekuko izango gara.

    Sarioaren egitura: aurreneko zatian gaiak jarriko diora eta bigarren zatia libreko saioa izango da. Ohiko saioetan bezala, bertsolari bati bakarka kantatzea egokituko zaio, edo beste bati puntuak ernatzutea. hau da, afalosteko ohiko saioa izango da, "sariketa" egiturarik gabekoa.

    Bertsolariak: Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi.

    Eguna: 2017ko urriak 20, ostrala

    Lekua: Zaldibiako Zubi Buru elkartea.

    Bertsolarientzak sari handiena plazak egitea dela ulertzen dugu, eta entzuleek aukeratutako bertsolariak horixe irabaziko du (ordainsariaz gain), hurrengo urteko plaza, Udazkeneko II. Zapi Jaztean bera izango da berriz ere bertsotan, beste hiru bertsolariekin batera. Hauxe da, laburbilduta, urtero antolatu nahi genukeen ekitaldiaren nondik norakoa. 

    Zapiak Bat Kultur Elkartea

    zazpiakbat@gmail.com

    • Agin Laburu
    • Maialen Lujanbio
    • Sustrai Colina
    • Uxue Alberdi