• 22
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Giro paregabean gauzatu da urriaren 20ko Udazkeneko I. Zapi Janztea. Zubiburu Elkartea zaldibitarrez eta kanpotik etorritako bertsozalez bete da. Saio ederra, barre algara ugari eragin dituena. 

    I.go zapia Maialen Lujanbiorentzat
    Maialen Lujanbio izan da I. Zapia jantzi duena, beraz datorren urtean bueltan izango dugu.

    Eta historian aurreneko aldiz zapia jantzi duen bertsolaria Maialen Lujanbio izan da. Bera izango dugu datorren urtean berriz ere Zaldibian, Udazkeneko II. Zapi Janztean. Zapiak Bat Elkartearen izenean eskerrik beroena bertaratutako guztiei eta laguntzen aritu diren herritarrei.