• 19
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibiako Iztueta dantza taldeko atzoko eta gaurko dantzariek emanaldi arin eta txalotua egin dute gaur arratsaldean Resti pilotalekuan, Juan Inazio Iztueta dantzari eta koreologoa jaio zeneko 250. urteurreneko ekitaldien barruan. GoierrikoHitza

    Atzoko eta gaurko, Iztuetaren sokako

    Txikienetatik hasi eta helduenetara, talde bakoitzak dantza bana egin du, ordubete inguru iraun duen saioan. Bukaeran taldeko argazkia atera dute dozenaka dantzarik, tartean Mikel Arrese dantzari adindua zutela.

    Iztueta oroitzeko programari lotuta, beste bi dantza saio egingo dira Zaldibian datozen asteetan. Hilaren 26an, igandea, Gipuzkoako dantzari eta txistulariek egingo diote gorazarre Iztuetari, eta hilaren 29an, Iztueta jaio zen egun berean, Gipuzkoako herri guztietan dantzaren bat egiteko deia egina du Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak. Zaldibiako saioa Txamarretxe auzoan izango da, Iztueta jaio zen Kanpaindegi etxearen parean.

    GoierrikoHitzatik hartutako albiste eta argazkiak