• 11
    ABE
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mieltxo Mindegiak irabazi du urrezko aizkolari kopako finalerdia
    GoierrikoHitzatik hartutako albistea eta argazkiak

    Iñaki Azurmendik min hartu zuen aurreko astean eta ezin izan du parterik hartu. Mieltxo Mindegia aritu da. Lan txukuna egin du doneztebetarrak, 30 minutu eta 25 segundu  behar izan baititu 14 enborrak ebakitzeko. Ruben Saralegik berriz, ia bi minutu gehiago behar izan ditu lana bukatzeko.

    Iñaki Azurmendi eta Ruben Saralegiren arteko lehia zegoen aurreikusita gaurko Zaldibian. Hala ere, arriarandarra min hartuta dago eta ezin izan du finalerdia jokatu. Bere ordez, datorren asteburuan lehiatzekoa zen Mieltxo Mindegia aritu da. Lan txukuna egin du doneztebetarrak, 30 minutu eta 25 segundu  behar izan baititu 14 enborrak ebakitzeko. Ruben Saralegik berriz, ia bi minutu gehiago behar izan ditu lana bukatzeko.

    Harri jasotzaileak ere aritu dira Zaldibiako saioan; Gabonetako Harri-jasotze koparen barruan lehiatu dira Hodei Iruretagoiena “Izeta IV” eta Beñat Telleria. 100 kiloko Zilindroa, Kubikoa eta Bola jaso behar izan dituzte. Azkenerako “Izeta IV”.ak 62 altxaldi egin ditu, aurkariak baino bat gehiago.

    GoierrikoHitzatik hartuta

     

Gaiak

ZAPP aurkezpena
banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak