• 09
    URT
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Lapurreta Urtesabel auzoko etxebizitza batean
    Urtesabel auzoko argazki bat

    Gaur goizeko 10:45 inguruan lapurreta egin dute Zaldibiako Urtesabel auzoko etxebizitza batean. Bizilagunek, bi gazte ezezagun ikusi dituzten auzoan zehar Opel Astra beltz batean (modelo motza eta zaharra zela zehaztu dute). Inork ikusi baditu edo ikusiko balitu 112 zenbakira jakinarazteko eskatu dute.

    Dirudienez, gaur goizean urtesabel auzoko etxe ezberdinak zelatatzen aritu direnaren sumoa dute bizilagunek. Lapurreta egin duten etxea hutsik zegoen sartu diren unean eta bertatik dirua eta urrezko bitxiak besterik ez dituzte eraman. Etxejabeak 11ak inguruan ohartu dira lapurretaz etxera itzultzean. 

    Lapurreta jasan duten bizilagunen senideekin hitz egin du zaldibia.org atariak eta herritarrei adi ibiltzeko deia luzatu die lapurreta gehiago egon daitezkeelakoan.

Gaiak

ZALDIBIA EUSKARALDIA
banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak