• 27
    OTS
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Manex Mendizabal eta Ander Mendizabal anaiek, Marokon burutzen den Panda Raid lasterketa solidarioan parte hartuko dute. Ostegunean 15:30etan irtengo dira herriko plazatik, Madrilera bidean.

    Zaldibitarrak Panda Raidera
    Bi anaiak, Maroko hirugarren aldiz zeharkatuko duen Pandarekin

    Manexek hirugarren aldiz hartuko du parte, Maroko zeharkatzen duen lasterketa solidario honetan, aurtengoan Ander anaia izango du laguntzaile eskuineko eserlekuan ( aurreko bi urteetan Aitor Ordozgoiti laguna izan du bidelagun).

    Ostegunean Zaldibiatik irtengo dira, ostiralean Jaramako zirkuituan burutuko den irteera ofizialera bidean. Larunbatean Motrilen Ferryra igo, eta igandean hasita sei etapa luze igaro beharko dituzte Marokon barrena, ostiralean Marrakecheko helmugara iristeko.

    Aurreko urteetako esperientziak engantxatuta, gogotsu doaz aurten ere, autoari hobekuntza tekniko batzuk eginda eta helburua lasterketa amaitzea den arren, sailkapenean aurreko urteetako postua hobetzeko asmoz.

    Zorte on!!