• 28
    OTS
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Uztaritzeraino txapelari segika

    Euskal Herriko X. Mus Txapelketako,  Gipuzkoako  finalean 3 bikote zaldibitarretik bik aurrera egin dute.  Goierritik sailkatu diren 11 bikoteak Uztaritzen (Lapurdi) dute hurrengo zita martxoaren 10ean. 

    Altzo Txiki -Joxi Etxeberria eta Aitor Jauregi -  lulu bikoteek ordezkatuko dute Zaldibia musaren lehiaketa gorenean. Informazio guztia: www.ehmus.eus