• 16
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bihar larunbata, V. Goierri Rallysprint solidarioa burutuko da, Gaintza, Zaldibia eta Lazkaon barna. 13:00tatik errepidea itxiko da, eta 14:00tatik aurrera jarriko da martxan lasterketa, Euskadiko pilotu onenak bertan izango direlarik. Urtero bezala, ateratako irabaziak, Aspanogi elkartearentzako izango dira %100ean.

    Bihar jokatuko da V. Goierri Rallysprinta
    2015eko irudia, barianteko kruzean. (aurten kontrako norantzan izango da)

    Aurten, lasterketaren norantza aldatu da, eta Ordizia aldeko kruze inguruan hasita gaintzara zuzenduko dira autoak, bertatik Larraitz aldera jo, eta kruzean eskubitara hartuta Zaldibiara jetxiko dira, Lazkaomendira igo eta Lazkaon amaitzeko. Bariantean beheraka etorriko dira beraz, eta Arrese paretik Olaa baserrira aldera joango dira, Biandan gora helmugara zuzentzeko.

    Goierritarren partehartzea nabarmena izango da, 69 autoen artean, Mikel eta Eneko Nazabal anai zaldibitarrak ere tarteko, Gabirian estreinatu ondoren, etxeko rallya izango dutelarik, urte osoan zehar prestaturiko autoarekin. Zorte on!!