• 14
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Altsasuko gazteen alde Iruñeara eta ondoren kontzertua antzokian

    Altsasuko gazte batzuek bi guardia zibilekin tabernan izandako liskarragatik jaso duten zigor eskaera eta akusazio gogorra salatzeko, Zaldibiako Gazte Asanbladak elkartasun ekitaldiak antolatu ditu.

    Larunbatean, Iruñera joateko 15:30ean irtengo da autobusa; izena Joxepanen eman behar da. 17:30ean hasiko da manifestazioa. Gauean, Zaldibian, kontzertuak izango dira antzokian, 22:30ean. Sarrera 5 euro da. Inguma, The Guilty Brigade eta Bultz taldeek joko dute.

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak