Gazte Festetako bigarren eguna amaitzear dagoen honetan, hemen dituzue argazkiak eta kronikatxoa. Zuzeneko jarraipena Twitter bidez @zaldibiaorg
Eguraldia lagun izan dugu egun osoan zehar, arratsaldeko baltxa jaitsierako irudiak dira eguneko kronikaren irudi nagusia. Iluntzean Ttak elektrotxarangak mantendu du giroa eta egunari amaiera emateko INGUMA eta AZKEN SUSTRAIAK taldeen kontzertuak.
Bihar, Zaldibiako Gazte Festen azken txanpan sartuko gara, Sasi pelotariko finala eta sagardo dastaketarekin festa maial gorenera iritsiko da.
EKAINAK 30 LARUNBATA
GOIZEN – JUPITERREN BAÑUE
18:30 – SASI-PILOTARI TXAPELKETA FINALA
20:00 – XII. SARDO DASTAKETA
23:00 – KONTZERTUK: TOKAN2 LA POLLA + IRATZAR ERROMERIE
Gaiak
Boletina
Estekak