• 09
    UZT
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Asteburu honetatik hasita, ostiral arratsalde-gauetan eta larunbatetan ere zabalik egongo da bertako produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko Zaldibiako Kixkurgune gunea. 

    Asteburu honetatik hasita, ostiral arratsalde-gauetan eta larunbatetan ere zabalik egongo da bertako produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko Zaldibiako Kixkurgune gunea. Bertan, 120 m2 denda eta taberna zerbitzura eskaintzen dira, kanpoan beste 40 m2-ko terrazarekin. Garaiko produktuekin eta dendan bertan aurkitu daitezkeenekin egindako platerak (oholtzak, zizkamizkak, etxeko berezitasunak, platerak, e.a.) eta pintxoak dira Kixkurguneren ikurrak, bertako produktuak beste modu batetara baloratu eta gozatzeko aukerak sortuz.

    Kixkurgune, ekoizlea eta kontsumitzailea biltzen diren gunea

    Kixkurren, landa mundua eta nekazaritza, bizi-bizirik eta iraunkor izaten jarrai dezaten lan egiten dugu, garai berrietara egokitu nahian, bizimodu, nortasun eta tradizio bat bermatzera begira.

    Hala, Kixkurgunen, ekoizlea eta kontsumitzailea biltzeko aukera berriak zabaltzen dira, dastatu, bizi, ikusi eta jakinez, produktua beste modu batetara baloratu eta gozatzeko.

    Euskal Herriko produktuen eskaintza zabalenarekin hornitua, besteak beste honako produktuak aurkituko ditu bertara hurbiltzen denak; gazta, eztiak, mermeladak, sagardoa, txakolina, oilaskoa, haragia. Produktu ekologikoen linea ahalik eta osatuenarekin batera: arroz integrala, oliba olioa, ardoak...

    Aralar Parke Naturalean aurkituko gaitzazue, Txindokiren magalean, Goizane eraikinean (Olaeta auzoa 6, Zaldibia).


    Bazkaltzeko eta afaltzeko ordutegiak hurrengoak izango dira:

    • Ostirala: 19.00-22.00.
    • Larunbat eguerdia: 12.00-16.00.
    • Larunbat gaua: 19.00-22.00.


    Harremanetarako: www.kixkurre.com

    Olaeta auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
    Tel: 943 50 10 86  // 654 31 16 41
    Posta: kixkurgune@lurlan.org.