• 20
    ABU
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Altzo Jauregi eta Alaitz Imaz goierritarrak bertan izango dira, lehendabiziko aldia da lan luzean Euskal Herritik kanpo jardungo dutena.

    Almintza elkarteko segalariak Txekian lehiatuko dira
    Sega ligaxkan garaile Izan zen Maide Garmendia Zaldibitarra bere kategorian

    Zaldibiako Almintza elkarteko hamabi segalarik Txekiar Errepublikan antolatu duten iraupen luzeko txapelketan parte hartuko dute larunbatean. Elkarteko kideen esanetan, lan “berezia” izango da. Lehendabiziko aldia da lan luzean Euskal herritik kanpo jardungo dutena.

    350 eta 750 metro koadroko lur sailak ebaki beharko dituzte segalariek. Emakumeek 2,5×150 metroko saila ebaki beharko dute, eta gizonezkoek 2,5×300. Bakar–bakarrik. Proba osoan sega bakarra erabili dezakete, eta ezingo dute inoren laguntza jaso.

    Goierriko ordezkariak ere izango dira Txekian. Emakumezkoetan Alaitz Imaz segurarrak hartuko du parte, eta gizonezkoetan Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra. Txapelketa honetara iaz Suitzan jokatu zen Europako txapelketako 20 segalari onenak gonbidatu dituzte. Euskal Herriko segalariez gain, Txekiako, Austriako, Alemaniako, Esloveniako eta Eslobakiako segalariak ere lehiatuko dira.

    GoierrikoHitza

    Lotura: Maide Garmendia, Alaitz Imaz, Julen Gabirondo eta Amaiur Arrospide Ligaxkako irabazle