• 19
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Udazkeneko II. Zapi Janztea
    II. Zapi Janztea urriak 19an

    Udazkeneko II. Zapi Janztea bertso-afari berezirako txartelak kalean dira. Afalondoan, entzuleak gehien gustatzen zaion bertsoilaria aukeratu beharko du.  Urriaren 19an Zubi Buru elkartean. Txartelak tabernetan salgai dira 25€tan.

    UDAZKENEKO II. ZAPI JANZTEA: Iaz urriaren 20an izan zen I. Zapi Janzteari segida ematera dator aurten urriaren 19an egingo den II. Zapi Janztea.

    Bertso-afariek berezkoa izaten duten giro beroan lau bertsolari arituko dira kantuan. Entzuleari gehien gustatzen zaionak jantziko du zapia eta datorren urteko saioan kantatuko du beste hiru bertsolarirekin batera.

    Iaz Maialen Lujanbio aukeratu zuen entzulegoak eta bera da historiako lehen Zapiduna. Horregatik izango dugu aurten ere kantuan, Maddalen Arzallus, Unai Agirre eta Unai Iturriagarekin batera.

    Bertsolaritza ikuspegi feministatik landu nahi du Zapiak Bat elkarteak eta ekitaldi berezi hau zapiari bere leku eta ohorea aitortzera dator, txapelari eskua emanez, berdinetik berdinera.

Gaiak

ZALDIBIA EUSKARALDIA
banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak