• 29
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joseba Insaustik irabazi du Aralarko 21. Gazta Txapelketa; Mondeju Zuriaren 24. Lehiaketako garailea, aldiz, Mari Jose Alkaiaga izan da. Goierrikohitza

    Insaustiren gazta eta Alkaiagaren mondeju txapeldunak Zaldibian

    Gazta Txapelketako bigarren saritua Jose Antonio Garmendia izan da, eta hirugarrena, Mikel Sukia. Mondeju Zuriaren lehiaketan, bestalde, Illati tabernak lortu du bigarren postua, hirugarrena, ordea, Beti Gazte Elkarteak. Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok kantuan eman dute irabazleen berri. 

    Ardiki Eguneko ospakizunak 10:30ean hasi dituzte Zaldibian: txistulariek, trikitilariek, albokalariek eta dultzaineroek girotu dute eguna. Artisau eta ganadu erakusketa egin dute, eta horri esker, bertan bildu direnek ardi gazta, mondejuak, artilea eta zestoak nola egiten diren ikusteko aukera izan dute. Horretaz gain, mondeju pintxoak salgai jarri dituzte.

    Sari banaketaren ostean, bazkariak antolatu dituzte herriko jatetxeetan. Ardiki Egunari amaiera emateko, bestalde, erromeria eta kalejira egin dituzte arratsaldean.

    Aralarko Gaztaren 21. Lehiaketa:

    1.- Joseba Insausti

    2.- Jose Antonio Garmendia

    3.- Mikel Sukia

    Zaldibiako 24. Mondeju lehiaketa:

    1.- Mari Jose Alkaiaga

    2.- Illati Taberna

    3.- Beti Gazte Elkartea

    GoierrikoHitzatik hartuta

    GoierrikoHitzaren argazki guztiak hemen

    Zaldibiako Ardiki Eguna 2018

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak