• 20
    AZA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Aralar, munduan leku den lurra dokumentala Zaldibian ere ikusgai

    Urriaren 18an Donostian estreinatu zen Aralar, munduan leku den lurra dokumentala. Azaroaren 20an iritsiko da Zaldibiara, zehazki 19etan Herri Antzokian izango da emanaldia. Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. 

    2017 eta 2018 urteetan Landarlan ingurumen elkartearekin batera ON produkzioakek ekoiztutako naturagintzaren inguruko dokumentala da. Dokumentalari buruzko informazio guztia www.aralardokumentala.eus helbidean aurkituko duzue.

    SIPNOSIA

    Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

    EMANALDIEN EGUTEGIA: www.aralardokumentala.eus atarian eguneraketa guztiak

    2018/10/30 · 19:00 Golem zinemak IRUÑA

    2018/10/31 · 20:00 Basteron ANDOAIN

    2018/10/31 · 20:45 Príncipe DONOSTIA

    2018/11/01 · 20:45 Príncipe DONOSTIA

    2018/11/02 · 20:45 Príncipe DONOSTIA

    2018/11/03 · 20:45 Príncipe DONOSTIA

    2018/11/04 · 20:45 Príncipe DONOSTIA

    2018/11/07 · 19:30 Kultur etxea AMEZKETA

    2018/11/08 · 19:15 Asfedebi BILBO

    2018/11/09 · 18:30 Udaletxea ITSASONDO

    2018/11/11 · 19:00 Udal Aretoa LEGORRETA

    2018/11/16 · 19:00 Udaletxea. Areto nagusia IKAZTEGIETA

    2018/11/19 · 19:00 Kultur etxea ANOETA

    2018/11/20 · 19:00 Herri Antzokia ZALDIBIA

    2018/11/21 · 19:30 Zelai Arizti aretoa ZUMARRAGA

    2018/11/22 · 19:00 Herri antzokia ATAUN

    2018/11/23 · 22:00 Zinema ALEGIA

    2018/12/14 · 21:00 Udaletxea ADUNA

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak