• 04
    AZA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Azken txanpan sartu gara, azaroaren 23tik abenduaren 3ra luzatuko den Euskaraldirako izen ematea indartuz doa Zaldibian. Oraindik ez duzula izenik eman? Euskaraldian zer egin eta nola jokatu trebatu nahi duzula? hona informazio guztia.

    Euskaraldiaren informazio eta izen emate mahaia plazan noiz jarriko den:

    Azaroak 9 ostirala 18:30tatik 20:30etara

    Azaroak 16 ostirala 18:30tatik 20:30etara

    Azaroak 22 osteguna 18:30tatik 20:30etara

    Euskaraldiari buruzko trebakuntza argipen tailerrak, ondorengo egunetan izango dira. Aurrez izena eman behar da, mahaiean edo kultur etxean:

    Azaroak 7 asteazkena 18:00tatik 19:30etara AHOBIZIren gaia jorratuko da.

    Azaroak 14 asteazkena 18:00tatik 19:30etara BELARRIPRESTen gaia jorratuko da.

    Euskaraldiari babesa emanaz ateratako argazkiak ikusgai azpian, zuzenean ikusteko sakatu hemen.

    EUSKARALDIA Zaldibian

    Euskaraldiko aurkezpeneko argazkiakhemen

    EUSKARALDIAren aurkezpena ZALDIBIAn

    EUSKARALDIAren aurkezpena ZALDIBIAn

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak