Azaroak 30 ostirala, Zaldibiako Gaztetxekoek antolatuta pintxo poteoa, herriko txistulariak eta informazio mahaia jarriko da. Abenduaren 3an 18:30etan Artxanberriko KIMUENE kulturgunearen irekiera ekitaldia, gaztiñajana eta Euskararen inguruko hitzaldia antolatu ditugu. ADI 500 zaldibitarren muga gainditu dugu! Azken datuak abenduaren 3an plazaratuko ditugu.
Euskaraldiko txapa galdu duzula? Puskatu egin zaizula? Edota jasotzeko betarik izan ez duzula? LASAI!!! Liburutegira (Karreanera) joan eta eska iezaiozu Lurdesi. Zure izen abizenak esan ondoren berak emango dizu txapa berri bat.
Segi mingaina astintzen!!!
Gaiak
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna
[Kultur Etxea]: Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin
[Beti Gazte elkartea]: Hitzaldia: Nola aurre egin, elkar harremanetan sortzen diren arazoei
|
Boletina
Estekak