• 03
    ABE
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Euskaraldia ekimenaren amaierak bat egin du Zaldibian Kimuenean kuturgunearen hasierarekin. Euskaraldiak Euskal Herrian eta Zaldibian eraindako hazia ondu eta kimu berriak sortzeko helburua du Kimuene kulturgune berriak.

    2018 EUSKARAren EGUNA - EUSKARALDIA
    Euskaraldiaren amaiera eta Kimuenearen hasiera
    Irudian eskolako ikasleek eguerdian egindako ikuskizuna. Bideoa iluntzekoa.

    Gaur arratsaldeko 18:30etan herritarrak Artxanberriko jolasgunearen ondoan biltzen hasi dira. Bertan gaztain erreak eta mahats nahiz sagar zukuak ziren eztarriak freskatzeko.

    Eztitxu Mujika udaleko zinegotziak eta Joxan Etxabe Alkateak hartu dute hitza. Kimuene kulturgunearen proiektua parte hartzeko proiektu batetik nola sortu zen eta egun kimu berriak sortu daitezen tresna izateko jaio dela azpimarratu dute. 

    Jarraian Euskaraldia astintzeaz arduratu diren herritarren izenean hartu du hitza Jon Luloagak. Honek, Euskaraldiak zaldibitar gehienen eguneroko bizian aldaketa gutxi ekarri badu ere, hainbat herritarrengana erderaz zuzentzeko ohiturak sortutako inertziak apurtzeko balio izan duela azpimarratu du. Euskaraldia ekimena errepikatuko denaren esperantza izatetik haratago,  Euskeraren gerizpera gerturatutakoei ongi etorria eman eta Zaldibiako arnas gunetik atera behar duten gazteei ere Euskaraz sano aritzeko gonbitea luzatu die.

    Jarraian suzidi baten bidez lotu da Euskaraldiaren amaiera eta Kimuenea kulturguneko ateen irekiera.

    Albiste honi amaiera emateko datu bat plazaratzeko eskatu zaigu. Zaldibian EUSKARALDIAn parte hartu duten herritarrak 535 izan dira. Hauetatik 44 belarriprest eta 491 ahobizi gisara.

    LARDIZABAL ESKOLAKO IKASLEEN KALEJIRA ARRATSALDEAN

    Arratsaldeko 15etan zaldibitar txikienek aurre hartu eta ekin diote Euskakaren eguneko ospakizunei.  Herriko txistulariek gidatuta kalejira eta plazan abestu eta dantzatu dituzte hainbat  abesti.

    ARGAZKI GUTIAK Flickren

    2018ko EUSKARAren EGUNA eta EUSKARALDIAren amaiera