• 11
    URT
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Emakumea Pilotari ekimenean, Binakako Emakumezkoen Pilota Txapelketa Zaldibian izango da ostiralean. Zortzi bikok lau partida jokatuko dituzte. Maddi Mendizabal ariko da

    Pilotan berdindu daiteke
    Maddi Mendizabal eta ondoan Maider Mendizabal pilotarekin. JON URBE / ARP

    Emakumeek ere kirolean dagokien eta behar duten lekua zabaltzen segitzeko, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak estreinako aldiz Binakako Emakumezkoen Txapelketa antolatu du, Emakumea Pilotari ekimenean.

    Abenduaren 14an hasi zen, Bergaran, eta Gabonetan Azpeitian jokatu ondoren, hirugarren jardunaldian Zaldibiara iritsiko da. Bost partidako jaialdia antolatu dute, biharko, federazioak, Gailurrerantz kirol elkarteak eta Zaldibiako Pilota Eskolak (18:30ean, Restin).

    Txapelketa bi mailatan bereizi dute: lau bikote ari dira 1. Mailan, eta beste bost bikote 2. Mailan. 18 pilotari dira guztira, eta tartean da Maddi Mendizabal zaldibiarra Lehen Mailan ari da, bikoa Larrarterekin osatuta. Ane Beloki legazpiarra ere ari da, 2. mailan, Eizagirrerekin batera.

    Ostiralean, zortzi bikote Restin

    Zaldibian zortzi bikotek jokatuko dute, lau partida guztira. Patri Espinar buruz buruko txapelduna ere ariko da. Jaialdia 2. mailako neurketa batekin hasiko da. Erdian, 1. Mailako bi partida jokatuko dituzte (Maddi Mendizabalek horietako bigarrena), eta 2.ekoak itxiko du, emakumezkoei dagokien atala.

    Jaialdia ixteko, harrobiko mutilen partida bat jarri dute, kadeteen binakakoa: herriko Gailurrerantzeko bikoteak Mundarrori egingo diote aurre.

    Emakumezkoen Binanako Txapelketak bost jardunaldi izango ditu sailkatze fasean. Zaldibian bihar hirugarrena jokatu, eta hurrengoan ere Goierrira etorriko dira: Legazpin ariko dira urtarrilaren 18an. Zestoan da ligaxkako azkena, hilaren 25ean.

    Azkenik, finalaurrekoak Donostian dira (otsailak 1) eta finalak Azpeitian, astebete geroago.

    ZALDIBIAKO PILOTA JAIALDIA

    Binakako emakumeen txapelketa

    1. Zubizarreta-Badiola / Bergara-Bikario.
    2. Urien-Espinar / Arrieta-Araiztegi.
    3. Larrarte-Maddi Mendizabal / Nora Mendizabal-Maider Mendizabal.
    4. Eizagirre-Ane Beloki / Arteaga-Agirre.

    Binaka mutil kadeteak

    5. Gailurrerantz – Mundarro.

    Jaialdia

    · Noiz. Bihar, 18:30ean.
    · Non. Resti frontoia, Zaldibia.

    GoierrikoHitzatik jasoa

Gaiak

banner ekarpena
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak