• 12
    URT
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Emakumea Pilotari ekimenaren barruan, Binakako Emakumezkoen Pilota Txapelketaren ligaxkako partidak jokatu ziren atzo Zaldibiako Resti pilotalekuan. Hemen dituzue GoierrikoHitzaren kronika eta argazkiak.

    Frontoian hotz, pilotan sutsu
    Urien-Espinar eta Arrieta-Araiztegi arteko partida, Resti pilotalekuan. Arg.: I.Gurrutxaga

    Lehen eta bigarren mailako bina partida ziren jokatzekoak, baina Eizagirre-Beloki (legazpiarra) –2. mailan ari dira– ezin izan ziren lehiara inguratu, eta hiru norgehiagoka izan ziren azkenean. Pilotalekura herritar asko erakarri zituen Gipuzkoako Pilota Federazioak lehen aldiz antolatu duen txapelketa honek, eta frontoiko giro hotzari pilotan sutsu arituz egin zioten aurre. Zaldibiako Pilota Eskolakoek taberna zerbitzua ere eskaini zuten.

    Lehen mailakoentzat txapelketako aurreneko jardunaldia zen, bigarren mailakoentzat hirugarrena.  Lehen partidan 2. mailakoa izan zen, eta Zubizarretak eta Badiolak 22-14 irabazi zieten Bergara eta Bikariori. Lehen mailako aurrenekoan, Urien-Espinar bikoa izan zen irabazlea, Arrieta-Araiztegiri 22-12 nagusituta. Lehen mailako bigarrenean, Larrartek eta Maddi Mendizabalek –zaldibiarra etxean aritu zen– Nora Mendizabal eta Maider Mendizabalen aurka neurtu zituzten indarrak, eta bigarren horiek atera ziren garaile (16-22).

    Jaialdiko laugarren eta azken partida Zaldibiako Gailurrerantz eta Astigarragako Mundarroko kadete mutilek jokatu zuten, binaka.

    Hurrengo jardunaldia Legazpin

    Legazpiko Urbeltz pilotalekuan jokatuko da emakumeen txapelketako hurrengo jardunaldia, urtarrilaren 18an, eta ligaxkako azkena Zestoan, urtarrilaren 25ean. Finalaurrekoak Donostian dira (otsailak 1) eta finalak Azpeitian, astebete geroago.

    Emakumezkoen Binakako Pilota Txapelketa 2019 Zaldibian

    Binakako Emakumezkoen Pilota Txapelketa

    LOTURA: 

Gaiak

banner ekarpena
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak