• 22
    MAR
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Martxoaren 22an, bat-bateko bertso saio berezia eta “Arrastoan” dokumentalaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu Zaldibiako Antzokian 22:30etan. Bertsolariak: Laponiako Joik inprobisatzaileak, Ursula Länsman eta Tuuni Partti, Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio

    Laponiarainoko bidea, Arrastoan dokumentalaren eskutik

    Laponiako kultura eta kantu inprobisatua ezagutzeko aukera izango dugu datorren astean. Hemen duzue Tolosaldeako 28 kanalak jasotako aurkezpeneko bideoa.

    Laponiako Samien ordezkaritza bat izango dugu Euskal Herrian

    EKIMENAREN EGITARAUA

    Martxoaren 20an :  Hitzaldi – mahai ingurua

    Gaia: “Laponiako hizkuntza eta kantu inprobisatua”
    Ordua: 19:30
    Lekua: Tolosako kultur etxea
    Parte hartzaileak:
      - Ailu Näkkäläjärvi, unibertsitateko irakaslea
      - Samuel Valkeapää: Inariko Samien eskolako irakaslea
      - Laponiako Joik inprobisatzaileak: Ursula Länsman eta Tuuni Partti.
      - Maialen Sobrino: Garabideko ordezkaria
      - Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria
      - Josu Iztueta.

    Martxoaren 21ean: “Arrastoan” dokumentalaren aurkezpena.

    Ordua: 19:30
    Lekua: Leidor antzokia
    Parte hartzaileak:
      - Pablo Dendaluze, Iker Iriarte, Josu Iztueta eta Aitor Ossa.

               Ondoren solasaldia dokumentalari buruz

    Martxoaren 22an:  Bat-bateko bertso saio berezia eta “Arrastoan” dokumentalaren emanaldia.

    Ordua: 22:30
    Lekua: Zaldibiako Herri Antzokia
    Bertsolariak: Laponiako Joik inprobisatzaileak, Ursula Länsman eta Tuuni Partti, Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio

    Martxoaren 23an:  Bat-bateko bertso saio berezia eta “Arrastoan” dokumentalaren emanaldia

    Ordua: 18:30
    Lekua: Albaola Itsas Kultur Faktoria
    Bertsolariak: Laponiako Joik inprobisatzaileak, Ursula Länsman eta Tuuni Partti, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio.

Gaiak

banner ekarpena
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak