• 04
    API
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Eskolarteko bertso idatzien lehiaketan zaldibitarrak bikain

    Martxoaren 27an Zumarragan eta 28an Tolosan, hainbat sari eskuratu zituzten Zaldibiako bertsolari gazteek Gipuzkoako Eskolarteko bertso-paperen lehiaketan. Zorionak! Saridunak, euren bertsoak eta argazkiak barruan ikusgai.

     

    LH 5. eta 6. mailako ikasleei egokitu zitzaien gaia hauxe zen: istilu asko izan ditut azkenaldian, baina ez dut umorea galduko. Irular Eskisabelek lehen saria eskuratu zuen ondorengo bertsoekin.

    Doinua: Txirrita hil zala

    1- Haserretuik oraintxe nabil
    bi lagun edo gehiagoz,
    noski haserre gaude hirurok
    ta azkenean denok joz.
    Hurrengo eunen hala ta guztiz
    mina bihurtzen degu poz.
    Triste bizitzek ez du merezi
    ta bizi gaitezen gogoz.

    2- Familiakin Euskal Herrian
    sartu gara oso ero,
    eta izurrau egiten naute,
    noski istiluk eunero.
    Hizkuntzarekin ez naiz moldatzen
    zuzendaritzan astero,
    parre iten die pila bat aldiz
    “moro” deitzen dienero.


    DBH 1. eta 2. mailakoei, ondorengo gaia egokitu zitzaien: logela txukuntzen ari naiz; zenbat traste agertzen den! Bigarren saria Amets Etxabek lortu zuen eta lehenengo Ortzi Garmendiak.

    Amets Etxaberen bertsoak:
    Doinua: O baserritxo

    Gaur arratsalden gela sartu naiz
    ta hori da desordena
    hautsa plastiko eta arropa
    orain oi da nere lema.
    Aspiradora eztet pasatu
    hiru urtetan barrena
    ohe azpiko hautsezko bola
    in zait lagunik onena.

    Nei kristoneko nazka emateit
    horko hautsa ikutzea
    armairu atzen auskalo zer daun
    hobena ez beidatzea.
    Bi urte beharko eta
    pereza ordenatzea,
    hobena dugu dena hartu ta
    basurara botatzea.

    Ortzi Garmendiaren bertsoak
    Doinua: Txirrita hil zala

    Ze kuxidade, ze desastrea
    niki ta erratz kirtena
    nere logelak ia ematen du
    yetien etxe barrena.
    Arratoitxo bat ere badaukat
    deguna benetan pelma.
    Garbiltzaile bat kontratatu ta
    akabo gure problema.

    Guk kontratu beharko degu
    Belazkez edo Pikaso
    nere parten koloreakin
    daukagu nahiko arazo.
    Gero altzairu batzu basura
    eta beste batzuk jaso
    gaur ez daukat ta gogo haundirik
    bihar ingo det, akaso.


    DBH 3., 4., eta Batxilergoan, gaiaren ordez hitz bat zuten hiru bertso osatzeko. Hodei Munduate Etxeberriak eskuratu zuen lehen saria. Hitza: dirua.

    Doinua: Lurraren pean sartu ninduten

    1- Diruak mundun sortu duena
    pentsatuta berehala
    ikusten degu sortu duela
    argia eta itzala.
    Txanponarena bihurtu degu
    hizkuntza unibertsala
    oraindik gaude ohartu gabe
    erabat tristea dala
    guk sortu degun kontzeptu baten
    menpeko bizi gerala.

    2- Ustela dagon sistema honi
    usaitzen zaio kiratsa
    zerga izena duen sokakin
    mozten digute arnasa
    krisi handia amairik gabe
    nahiz urteak diren pasa
    horrela dago ematen donez
    hola segiko du antza,
    gutxi batzuen alde jarrita
    ekonomian balantza.

    3- Horrela jarri dute mugitzen
    tablero gainen partxisa
    gaineko fitxak esan dutenak
    axola ez balu gisa.
    Kondenatuta dago mundua
    kapitalaren desditsa,
    norabidea ez da zuzena
    guztiok oker gabiltza,
    zifra kopuru batzuen baitan
    neurtzen degu ta bizitza.


    Ostegunean berriz, martxoaren 28an, Tolosako Leidor aretoan egin zen eskolarteko txapelketa. Maide Garmendia Jauregik bigarren saria lortu zuen 3., 4., eta Batxilergokoen artean. Egokitu zitzaion hitza: ametsak.

    Doinua: mutil koxkor bat

    1- Amets polita, amets itsusi
    badegu hainbat entzute
    lorategiko tximeletatxo
    gaztelu zaharreko putre.
    Irudimena hegaldatu ta
    nork bere baitan arkupe
    baina goizetan esnatu eta
    txirrin garrasien truke.
    Ederren diren gure ametsak
    zapuztu ohi dizkigute.

    2- Oilar zaharraren kukurrukua
    eguzkiaren argia
    itxaropentsu zabaldu ohi det
    nik egunero begia.
    Ta gau gaueko amets gozoez
    hartu nahi nuke astia
    erakusteko gure ametsak
    ez direla utopia
    eta lanean jarraituko det
    bihur daitezen egia.

    3- Beti betiko berdin honetan
    beti bueltaka gaude gu
    asperdurari bi buelta eman,
    dena alda dezakegu!
    Ibaiak harri harriak globo
    zerua lur, lurra zeru
    gure mundu hau eraldatzea
    ametsak hartuz eredu
    ta orduan bai ametsetako
    mundua sortuko degu.

Gaiak

banner ekarpena
2019ko M8 Greba Feminista Zaldibian

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak