• 16
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Larunbatean osatu zen Zaldibiako Udal korporazio berria. EH Bilduko 6 aldeko botuekin eta EAJko 3 abstentziorekin izendatu zuen udalbatzak herriko Alkate, lehenengoz emakumezko bat.

    Eztitxu Mujika da Alkate berria
    GarbiƱe M. Estibaliz J. Agurtzane A. Eztitxu M. Unai B. Laida E. Mikel L. Jone G. eta jon L.

    Maiatzaren 26ko udal hauteskundetako emaitzetan oinarriturik, EH Bilduko sei zinegotzik hartu zuten kargua eta EAJ-PNVko hiruk. Eraketa batzarra larunbatean burutu zen eguerdiko 12:00etan Zaldibiako Udaleko pleno aretoan.

    Hemen dituzue herriak hala aukeratuta udala osatzen duten zinegotzien zerrenda:

    • Eztitxu Mugika Mariezkurrena. EH Bildu
    • Mikel Luloaga Aranburu. EH Bildu
    • Unai Beloki Garmendia. EH Bildu
    • Jone Garmendia Alcayaga. EH Bildu
    • Jon Luloaga Aranburu. EH Bildu
    • Laida Elizegi Armendariz. EH Bildu
    • Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal. EAJ-PNV
    • Estibaliz Jaka Elorriaga. EAJ-PNV
    • Miren Agurtzane Ayestaran Amondarain. EAJ-PNV

    Zaldibiako Udal korporazio berria 2019

    Argazki galeria osoa flickr-en