• 30
    URT
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Lan-pentsio-bizitza duinaren alde, Zaldibian ere greba orkorra

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta sinatu zuten erakunde sozialek eta sindikalek, bizitzaren sustengua erdigunean jarriko duen gizarte eredua defendatzen dute. Horregatik, urtarrilaren 30erako, osteguna, Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrarekin bat egin dute. Hemen duzue Zaldibiako greba batzordeak antolaturiko egitaraua.

    ZALDIBIAKO GREBA BATZORDEA:

    • 05:30etan Eskualdeko piketeak Beasaingo anbulategitik.
    • 10:00etatik - 14:00 Zaintza gunea, Guraso elkartekok lagunduta.
    • 10:00 Zaldibiako herritik kale bira zaratatsua
    • 10:45etan kotxe karabana Donostiara
    • 11:45etan Manifestazioa Donostian, Goierriko zutabea Anoetatik.
    • 17:00etatik 19:00etara Zaintza gunea, Guraso elkartekok lagunduta.
    • 17:00etan kafe tertulia eta protesta plazan
    • 19:00etan manifestaldia herrian zehar
    • Ondoren plazan musika eta bideo emanaldia.