• 09
    OTS
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Haurren Eskolarteko pilota txapelketak Resti pilotalekuan ari dira gaur erabakitzen. Nesken binakako Gipuzkoako txapelketak dira, alebin eta infantil mailetan. Goierriko Hitza.

    Gipuzkoako Eskolarteko nesken binakako pilota finalak Zaldibian
    Adunarra txapeldun alebinetan, eta Zaldibiakoak txapeldunorde./I. Gurrutxaga

    Nesken kirola pilota munduan sustatzeko beste ahalegin bat egin dute gaur Zaldibian. Eskolarteko Gipuzkoako binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte, alebin eta infantil mailetan. Resti pilotalekua bitan banatu, eta lehenengo alebinak lehiatu dira.  Hamabi minutuko partidak jokatu dituzte denek, eta zeinek emaitza handiena lortu, hura onena.

    Zazpi bikote aritu dira alebin mailan: Aduna, Antigua, Bergara, Igeldo, Jakintza A, Jakintza B (Ordizia), Urdaneta (Ordizia), Villabona eta Zaldibia. Lau bikote goierritarretatik bat sartu da finalean, Zaldibiakoa bertakoa hain zuzen. Alebinetako Gipuzkoako txapeldun Adunako Iara eta Sara suertatu dira, Lizar eta Liden zaldibiarrei 12 eta 8 irabazita.

    Bigarren sailean, infantilak aritu dira. Hiru bikotek jokatu dute azkenean, iragarritako bi ez baitira agertu. Txapela bat Zaldibian geratu da, Itoitzek jantzi baitu, Antiguoko Ilhun lagun zuela. Bigarren Eskoriatzako Uxue eta Udane geratu dira, eta hirugarren lekuan Lezoko bikotea. 

    • Alebinetako parte-hartzaileak, gaur, Zaldibian. /I?aki Gurrutxaga
    • Infantil mailako hiru bikoteak./I. Gurrutxaga
    • Adunarra txapeldun alebinetan, eta Zaldibiakoak txapeldunorde./I. Gurrutxaga

Gaiak

M8 antolatu eta borrokara
2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

banner ekarpena
2020 Martxoak 8 Zaldibian
Goiberri

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak