• 13
    MAR
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Mozanbiqueko Bilene herrian garatzen ari diren Nwina proiektua laguntzeko, jaialdia antolatu dute Takolo eta Pololok gidaturik. Ostirala martxoak 13, 18:00etan antzokian.

    Takolo eta Pololoren jaialdia Zaldibian

    Lau elkartasun jaialdi antolatu dituzte Goierriko lau herritan, Bartzelonako Yoire gobernuz kanpoko erakundea Mozambiqueko Bilene herrian garatzen ari den Nwina izeneko proiektua diruz laguntzeko. Proiektuarekin kolaboratzen ari dira Ordiziako Ely Blarduni eta Joxi Zudaire pediatrak eta Arantxa Perez de Arenaza emagin legazpiarra.

    8.000 euro behar dituzte

    Nwina proiektua, lehen mailako osasun laguntza sendotzen laguntzen duten estrategien artean kokatzen da. Haurren medikazio unitatea sortu zuten eta 8.000 euro behar dituzte materiala erosi ahal izateko.