• 12
    API
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Euskal Herria BATERA ekimenetik iganderako deialdia luzatu dute. Gaurtik hasita elkartasun mezuz osatutako mosaikoa egiteko deia, igandean ikurriñak balkoietan eta 12:30etan minutuko isilunean eta ondoren Txoria txori abestera. Informazio osoa hemen.

    Aberri egunerako deialdia

    MAPA BAT, ABERRI EGUN BEREZIAN.

    Une gogorretan azaleratzen da herrien txarrena eta onena. Nazio auzolan handi bat martxan da jada. Arriskuaren lehen lerroan borrokan ari direnez harro. Balkoi, leiho eta pantailetatik jariatzen diren mila eta bat laztan, animo, borroka... bizitza keinuez harro. 2020ko Aberri Egunean den bezala azalduko den herri eredugarri bat. Denon mapa bat osatuko dugu, gu guztion milaka argazkirekin. Elkartasun mezuak helaraziko dizkiegu modu batera edo bestera sufritzen ari direnei milaka euskal herritarren aurpegiekin. Milaka testu txikirekin osatutako mapa bat, Historiarako.

    DEIALDI ZEHATZA

    1. Gaurtik hasita, elkartasun mezuz osatutako mosaikoa egingo dugu webgunean.

    aberrieguna2020.eus helbidean dituzue Ikurrak eta kartelak deskargatzeko eta igotzeko aukerak.

    2. Ikurrinak eta nafar banderak balkoi eta leihoetan jartzeko deialdia Aberri Egunean.

    3. 11:30etatik aurrera musika megafonia bidez.

    4. Eguerdiko 12:30etan, minutuko isilunea eta ondoren Txoria Txori  eta ikusi mendizaleak abestu.