• 26
    UZT
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Almitza Elkarteak urtero antolatzen duen nazioarteko erako Sega Liga bi jardunalditara murriztu dute koronabirusa dela eta.Usurbilen, Herri Kirolen Egunaren barruan egin zuten lehen saioa, 20 segalarik. Hurrengo hitzordua Zaldibian dute, bihar, igandea, 11:30ean hasita Irastorza (Iortza) baserriko zelaietan.

    Sega Ligaren saioa bihar Zaldibian

    Goizetik ekin diote prestaketa lanei eta bihar ere izango da antolakuntza lanik. Bertaratzen direnei antolatzaileek emandako jarraibideak errespetatzea eskatzen zaie, ikusleak pilatu gabe distantziak mantentzea eta maskara jantzita izatea.

    Herritarrei ahal dela oinez edo bizikletaz joatea gomendatzen zaie, eta motordun ibilgailuz etorriz gero ia bertan geratzen den Elbarrena industria-gunean (Zelaa hotelaren ondoan) aparkatzeko deia egiten da.

    Hemen Goierriko Hitzaren albistea Usurbilen jokatu zen lehen jardunaldiari buruzko informazioa.