• 22
    EKA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Goierrikohitza./Luix Argiztapen Adimenduna enpresa donostiarrak garatutako kale-argiteria sistema jarri du Zaldibiako Udalak herriko 13 farolatan. Led teknologia du, argi kutsadurarik ez du sortzen, eta %65eko energia aurrezpena damar, enpresaren eta udalaren arabera.?

    Lardizabal eskolaren aurrean eta aldameneko aparkalekuan ipini dituzte farola bereziak. ?Energia aurreztu, mantenu-lanen kostua murriztu eta ingurumena errespetatzen? direla azaldu du udalak teknologia berriko kale-argi sistemarekin. Horrez gain, ?Gipuzkoan fabrikatutako produktuei bultzada? eman dakieke, neurri berean.

    Itxura batera, farolari begiratuta ez zaio aparteko aldaketarik nabaritzen, egiten duten argia zurizKa izateaz aparte. ?Argi zuria igortzen dute, eta hala koloreen eta formen erreprodukzio hobea lortzen da, objektuak hobeto bereizteko modua emanez eta argiztapen kalitatea hobetuz?.

    Berrikuntza arlo teknologikoan dakarte. Mugimendu-sentsorea du farola bakoitzak ?Zaldibian etorkizunean jartzeko aukera utzi dute?; inor gerturatzen bada, izan oinezkoa edo izan ibilgailua, potentzia handitu eta argikuntza gehitzen dute, automatikoki. Gero atzera jaisten du, mugimendurik sumatu ezean. Gauean ordu askotan argia alferrik ematea eragozten da horrela, baina behar denean ziurtatuta.

    Argiaren intentsitatea erregulatzeko sistema bat dute farolek. Zaldibian jarri dituzten farolek oraingoz gaueko ordu jakin batetik aurrera apaltzen dute.

    Energia aurrezpena

    Zaldibiakoa ez da Goierrin gauean kale-argien intentsitatea jaitsarazten den kasu bakarra. Udaleko iturriek adierazi dutenez, gauetan potentzia makalduta bakarrik, %65 aurrezten da energia kontsumoa, lehenagotik dauden luminariekin alderatuta.

    Luix enpresa duela bi urte hasi zen argiteria sistema berria probatzen. Gabirian egin zuten lehen esperientzia, 2010eko urrian. Plazako 16 farolatan lehen zeuden presio altuko sodio baporezko lanparen ordez led motakoak jarri, mugimendu sentsoreekin eta potentzia erregulatzaileekin, eta urrutiko kontrol bidez gida daitekeen programa zentralizatua kokatu zuten.

    Enpresaren datuen arabera, energia aurrezpena %84koa izan da Gabirian; dirutan 1.671 euro, ?974 euro energia aurrezkiagatik, eta 697 euro mantenuagatik?. Urte bakar batean 7.720 kilo karbono dioxido gutxiago isurtzea suposatu du energia murrizteak.

    Geroztik Uztarrozen eta Izaban (Nafarroa), Tolosan edota Donostian jarri dute argikuntza hori. Azkena Zaldibiakoa izan da, oraingoz. Argiztapen hobea eta merkeagoa izateaz gain, Zaldibiako Udalak azaldu du berotegi-efektua sortzen duten gasen isuria murrizten dela, eta luminaria horiek ?kutsadura luminikorik ez? dutela sortzen.

    Bestelako zerbitzu batzuk ere? ahalbidetzen dituzte farolek, elkarren artean komunikatzeko prestatuta daudelako eta Internet bidez kontrola litezkeelako. Bozgorailuak, auto elektrikoentzat kargagailuak, informazio-pantailak? jar dakizkieke hala.

    Goierrikohitza

    LOTURA:

    ZALDIBIAKO UDALA: ARGISAREAN ENERGIA AURREZTEKO PROIEKTUAREN AZALPENA

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.