• 13
    UZT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Uztailaren 12an arratsaldeko  zazpi kanpaiekin batera, suzidia piztu eta Arkakutxoaren jaitsierakin eman zaio hasiera jaiari.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.ivoox.com/zaldibiako-gazte-festak-hasierako-bertsoa_md_1333983_1.mp3

    15. Gazte Festak hasi dira!
    Zaldibiako Gazten Festen hasierako ekitaldia.

    Herritar ugari gerturatu ziren atzo Zaldibiako Gaztetxera. Gazte, heldu, zahar nahiz haurrak bildu ziren Zaldibiako Itoitz etxean dagoen Gaztetxera.

    Udako jardueretako txikienek arkakutxoz mozorroturik eta irrikaz itxaron zuten Arkakutxo beltzaren jaitxiera, ziurrenik  goxokiak jaurtikiko zizkiela bazekitelako.

    Gaztetxeak antolaturiko pandero ikastaroan parte hartu duten gazte eta ez hain gazteek, bideratu zituzten herritarrak plazatik gaztetxera. Bertan dena prest zegoen.

    Aitor, zaldibitar bertsolari gazteak eman zion hasiera ekitaldiari eta jarraian Gazte Asanbladako partaideen txanda heldu zen. Azken hauek, Gazte Festen ibilbidea eta egitaraua ekarri zuten gogora,  gazte festetan egon ezin dutenekin ere oroitu ziren:  Oskarbi, Iortziri eta Juan Mari izan zituzten gogoan, besteak beste.

    Zaldibiako Gazte Asanbladako kideek gaur egun antolatzeko duten moduaren inguruan azalpenak eman zituzten eta gauean eman asmo zuten 15 urtetako bideo emanaldira gonbidatu zituzten herritarrak.

    Amaitzeko, pasa den urtean izandako ez beharra gogoratu zuten, baina gainditutzak eman eta suzidia botatzeko ardura izan zuten gertaera hura bizi zutenek.

    LOTURA: Argazki galeria osoa

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.