• 30
    AZA
    2018

    Ostirala, azaroak 30, Petti abeslariak gidaturik kantu afaria antolatu du Zubi Buru elkarteak. Afariko txartelak tabernetan salgai jarriko dira datorren astean 20€ langileentzat eta 15€tan langabetu nahiz ikasleentzat.

    Pettirekin kantu afaria antolatu du Zubi Buru elkarteak
  • 04
    AZA
    2018

    Azken txanpan sartu gara, azaroaren 23tik abenduaren 3ra luzatuko den Euskaraldirako izen ematea indartuz doa Zaldibian. Oraindik ez duzula izenik eman? Euskaraldian zer egin eta nola jokatu trebatu nahi duzula? hona informazio guztia.

  • 05
    AZA
    2018

    Irailean burutu zen VIII. Herri Lasterketako bideoa ikusgai duzue jada, beti bezala Zaldibia Telebistaren eskutik.

  • 20
    AZA
    2018
    Aralar, munduan leku den lurra dokumentala Zaldibian ere ikusgai

    Urriaren 18an Donostian estreinatu zen Aralar, munduan leku den lurra dokumentala. Azaroaren 20an iritsiko da Zaldibiara, zehazki 19etan Herri Antzokian izango da emanaldia. Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. 

  • 29
    URR
    2018

    Joseba Insaustik irabazi du Aralarko 21. Gazta Txapelketa; Mondeju Zuriaren 24. Lehiaketako garailea, aldiz, Mari Jose Alkaiaga izan da. Goierrikohitza

    Insaustiren gazta eta Alkaiagaren mondeju txapeldunak Zaldibian
  • 28
    URR
    2018
    Igande honetan, Ardiki eguna

    Ardiki Eguna ospatuko da igandean. Zaldibiako mondeju zuriaren lehiaketa eta Aralarko artzainen gaztarena egingo dituzte. Erakusketak eta erakustaldiak, osagarri. GoierrikoHitza

  • 26
    URR
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia
    Azken Ostirala

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 14
    URR
    2018

    Hemen dizue egunez egun Zaldibiako Santa Fe jaietan ateratako argazkiak, ikusi eta FLICKRetik deskargatzeko moduan. Inork argazkirik gehitu nahiko balio bildumari bidali dezala zalibiaorg@gmail.com helbidera.

    Zaldibiako jaiak argazkitan
    Giro paregabea koadrilen arteko bazkarian
  • 03
    URR
    2018

    Eskolako trikitilariak dira Eneko Urkola (Zaldibia, 2003) eta Irati Artzelus (Lazkao, 2004). Umetan musika eskolan hasiak, kalitate eta exekuzio maila oso ona lortu dute, urte gutxian. 14 eta 15 urteren gaztetasunetik, txapelketak dituzte gaur egun beren abilezia eta artea erakusteko toki. Eta ederki luzitu dira, biak ala biak. GOIBERRI

    Gaurko notak, geroko doinuak
    Eneko Urkola (Zaldibia, 2003) eta Irati Artzelus (Lazkao, 2004) GOIBERRI
  • 19
    URR
    2018
    Udazkeneko II. Zapi Janztea
    II. Zapi Janztea urriak 19an

    Udazkeneko II. Zapi Janztea bertso-afari berezirako txartelak kalean dira. Afalondoan, entzuleak gehien gustatzen zaion bertsoilaria aukeratu beharko du.  Urriaren 19an Zubi Buru elkartean. Txartelak tabernetan salgai dira 25€tan.

Gaiak

ZALDIBIA EUSKARALDIA
banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak