• 30
    IRAI
    2018

    Baserriko bizimodua asko gustatzen zitzaiolako, orain dela 4 urte Zaldibiara etorri zen Susana Lopez (Bartzelona, 1975). Almitzarekin segan aritzen da, Euskaraldiaren Zaldibiako taldean ere ari da… Euskararekin, batez ere, oso erraza izan da integrazioa. Erabat zaldibiarra sentitzen naiz. GoiBerri

    Susana: Hizkuntza zoragarria eta ezustekoz betea da Euskara
    GoiBerriko kate motzetik hartu dugu Sunana Lopez
  • 06
    URR
    2018

    Zapiak Bat elkarteak antolatuta emakumeak eta nekazal munduko lanak kalera gerturatzeko helburuarekin erakustaldi berezia egin asmo dute plazan urriaren 6an Santa Fe egunez. Hemen duzue ekimenaren inguruko informazioa.

    Intxaurrak emelau erakustaldia
    Zapiak Bat elkarteak antolatu du erakustaldi berezi bau.
  • 28
    IRAI
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia
    Azken Ostiraleko deialdia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 23
    IRAI
    2018
    Hodei Galarraga oroitu dute bizia galdu zueneko XVI. urteurrenean

    Asteburuan, bidean geratutako zaldibitarrak oroitu dituzte. Euskal Herriarekiko izandako konpromisoa eta egindako ekarpena azpimarratu dute burututako urteroko ekitaldian.
    Hodei Galarragak, 2002ko irailaren 23an galdu zuten bizia Basurton, Egoitz Gurrutxaga oreretarrarekin batera.

  • 21
    IRAI
    2018

    Euskaraldia zer den, nola parte har dezakezun, zer egin behar den izena emateko eta bestelako xehetasunak azaltzeko mahaia jarriko da gaur, irailak 21, plazan arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Inguratu eta gustura emango dizkizugu azalpenak!

    EUSKARALDIrako prest?
  • 16
    IRAI
    2018

    Hemugan azken unerarte mantendu da leia. Xabier Canellas, Jose Felix Parra eta Jabier Gil sartu dira hurrenez urren Zaldibian Jokatu den VIII. txirrindulari sari nagusiko helmugan.

    Ruraleko Xabier Canellas izan da lehena Zaldibiako helmugan
    Xabier Canellas, Jose Felix Parra eta Jabier Gil helmugaratzeko unean.
  • 16
    IRAI
    2018

    Pierre Urruti helmugaratu da lehena Zaldibian. Majida Maayouf izan da lehen emakumea. Beteranoen mailan Alvaro Calderon eta Izaro Rubio eta lehen zaldibitarrak Karratu eta Agerreko Ainhoa. Hemen dituzue argazkiak eta sailkapen denborak.

    Urruti eta Maayouf txapeldun Zaldibiako Herri Lasterketan
    Zaldibiako Herri Lasteketako irabazleak.
  • 09
    IRAI
    2018

    Zuloeta baserriko Eneko Urkola, 15 urte gaztetxoa, garaipen aipagarriak lortzen ari da soinu txikiarekin, Arrasateko Julene Sarabiak, 14 urteko pandero-joleak, ongi lagunduta. 9 eta 6 urterekin ekin zioten ofizioari. DV Iraola

    Eneko Urkola txapeldun trikitixa jotzen, Julene Sarabiak lagunduta
    Sarabia eta Urkola txapela jantzita pieza bat eskaintzen. DV
  • 16
    IRAI
    2018
    Zaldibiako VIII.Txirrindulari sari nagusia igandean ospatuko da

    Datorren igandean, irailak 16, VIII. Zaldibiako Txirrindulari Sari Nagusia izango da jokoan, Lehendakari txapelketako azken proba puntuagarria goizeko 10:00etan irtengo da plazatik, eta helmugaratzea 12:46etarako dago aurreikusita. 

  • 01
    IRAI
    2018

    Irailarekin batera, abuztuko ordutegi murriztuak alde batera utzi eta ohiko ordutegira itzuli da Lurraldebusen Goierriko garraio zerbitzua. Hemen dituzue Zaldibia-Zegama ibilbidea egiten duen linearen ordutegia eta ibilbideari buruzko xehetasunak.

    Autobus zerbitzuak ohiko ordutegian
    Argazkia GoierrikoHitza

Gaiak

ZALDIBIA EUSKARALDIA
banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak